Prioiek eragina dute usaimenean
2009/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Prioiek usaimen-sisteman eragina dutela aurkitu dute Columbia Unibertsitateko ikertzaileek. Prioiak ez dira ezinbestekoak usaimenean, baina zentzumen horren gaitasunak zorrotz mantentzen dituztela frogatu da.
Stuart Firestein elektrofisiologoak eta haren taldeak saguekin egin zuten ikerketa batean, prioi-kopuru handiak aurkitu zituzten haien usaimen-sisteman. Haien funtzioa argitu nahian, sagu batzuk genetikoki tratatu zituzten, prioirik ez izateko. Horrela, ikusi zuten sagu arruntek prioi gabekoek baino azkarrago aurkitzen zutela janaria, eta azken horiek ez zituztela usainak bereizten.
Ezaguna da prioia, bere era desnaturalizatuan, behi eroen gaitzaren eta beste zenbait gaixotasun neurodegeneratzaileren sortzailea dela. Baina berezko era tolestuan animalien biziraupenerako garrantzitsua izan daitekeela argitu du ikerketa honek.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia