
Leiar edo lente likido berri bat da hau: fokua aldatzeko presioan eragin besterik ez dago. Leiarra airearen eta likido baten arteko interfase kurbatua da, irekidura txiki batean kokatua.
Singapurren egin dute, Ingeniaritzarako eta Materialen Ikerketarako Institutuko (IMRE) fisikariek, hain zuzen ere. Eta, azaldu dutenez, leiar horrek ez du pieza mekanikorik behar, eta, hain txikia izanik, oso egokia da kamera txikiren bat daramaten tresnetarako; hala nola, webcam-ak, telefono mugikorrak edo medikuen tresna eramangarriak.
Argazkia: IMRE.
Nagore Rementeria Argote
Elhuyar Zientzia
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera. Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da, ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.







