Poluzioa: etxe barruan kanpoan baino gehiago
2003/09/25 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Europako herritarrek egunaren
% 90 inguru barnean igarotzen dute, gehienbat etxean eta lantokian, baina baita tabernetan, zine-aretoetan, kiroldegietan edo liburutegietan ere.
Barruko airearen poluzioa kanpotik etorritakoa zela pentsatzen zen garai batean, baina ez da hala. Poluitzaile-iturri nagusiak barruan daude: garbitzeko erabiltzen diren produktuak, tresna elektrikoak, eraikuntzako materialak... eta tabakoaren kea.
Ikerketa horretan bertan azaldu dute etxea sarri aireztatuta ere nekez lortzen dela poluitzaileak etxetik bidaltzerik. Hala ere, kontuan izan behar da tokiko klimak ere eragin dezakeela kanpoko airearen konposaketan, eta, ondorioz, baita barrukoan ere. Dena dela, etxeak eta eraikinak ondo aireberritzea aholkatzen dute.

Barruko aireko poluitzaileek sor ditzaketen gaixotasunetako batzuk aski ezagunak zaizkigu, hala nola, legionella eta asma. Baina barruko airean bestelako gaixotasunak sor ditzaketen substantziak ere egon daitezke. Amiantoak eta konposatu aromatiko poliziklikoek, esate baterako, biriketako minbizia eragin dezakete; eta arnas aparatua eta begiak kalte ditzaketen beste hainbat poluitzaile ere ager daitezke.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia