}

Poluitzaileak jaten dituen bakterioa

1997/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Beti lanean ari diren mikroorganismoek oraingoan aireko poluzioari aurre egin beharko diote. EEBBtan Energy Biosystems Corporation enpresako Kevin Gray jaunak egindako ikerketen arabera, lurreko bakterio batek parte har dezake petrolioa errefinatzen denean, honek dituen sufre-konposatuak “garbitu” ahal izateko. Izan ere, konposatu horiek motorean erretzen direnean atmosferara sufre dioxidoa botatzen da. Rhodococus izeneko bakterioak, ordea, konposatu kimiko horiek deskonposatu eta elementu geldoak emango lituzte. Erregaiaren ahalmena ez litzateke batere murriztuko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia