}

Plutonio-galio bikote egonkorraren zergatia

2006/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Plutonio-galio bikote egonkorraren zergatia
2006/09/01 | Elhuyar

Plutonioa maneiatzea zaila da; metal erradioaktiboa da, eta, beraz, desintegratu egiten da. Baina ez da hori bakarrik. Oso hauskorra da; erraz desegiten da puska txikiagoetan. Bonba atomikoa egin zutenek, Manhattan proiektuan, aurkitu zuten galioarekin nahastuz gero plutonioa ez dela hauskorra, eta erraz maneia daitekeela. Ez zekiten zergatik, eta berdin zitzaien. Orain, horren zergatia ulertu dute fisikari estatubatuar batzuek: plutonio-atomoen arteko loturak oso irregularrak dira, baina galio-atomoak tartekatuta dituztenean, aldiz, erregular bilakatzen dira.

1
223
2006
9
027
Fisika; Materialak
Berriak labur
12