Plasma burbuila barruan

Plasma burbuila barruan


AEBetako Illinoisko Unibertsitatean esperimentu berezi bat egin dute. Azido sulfurikoz betetako ontzi batean xenon eta argonezko burbuilak sortu dituzte; segidan, ultrasoinu-uhinez bonbardatu dituzte. Hala, frogatu dute burbuilek kolapsatzean igortzen duten argia begi hutsez ikus daitekeela.

Kolapsatutako burbuila horien tenperatura 20.000 kelvin ingurukoa da, hau da, Eguzkiaren azalekoa baino lau aldiz handiagoa. Horrek esan nahi du burbuilen barruan plasma dagoela. Ikerketa oso garrantzitsua da, fusio nuklearrean aurreratzeko balio baitu.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Fisika