Petrolio berdeak
1997/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Azkenaldian biokarburanteak modan daude, nahiz eta kaltegabeak diren oraindik erabat frogatuta egon ez. "Petrolio berdea" pil-pilean dago bazter guztietan. Suediako Stokholm hiriburuan ardoari ateratako etanola erabiltzen ari dira automobiletan eta Alemania, Frantzia zein Italiako hiri handietan koltzaren esterra edo erremolatxa, gari eta abarren etanolaren eratorriak gero eta gehiago darabiltzate garraiorako.
Gasolinari produktu oxigenatuak eransteko ideia gero eta maiteago dute botere publikoek. Hala ere, biokarburanteak ez dira hain "berdeak". Koltzaren esterrak, adibidez, ohizko karburanteek baino %10 sodio oxido gehigao kanporatzen du. Erremolatxari eta gariari ateratako etanolak, berriz, minbizi-sortzaile izan daitekeen azetaldeido gehiago uzten du erreta.
Aipatu berri ditugun esterrak eta etanolak, gainera, motorearen ihes-tutuan formaldehibo sor dezakete, minbizi-sortzaile izan daiteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia