}

Perseidak ikusgai

2002/08/09 Elhuyar Zientzia


Urtero, Perseidek sortutako ozar-izarra izaten da abuztuko egun batzuetan. Aurten, asteburu honetan (hilak 10-12) izango da ikuskizuna zeruan. Dena dela, argi ikusgarri horiek ez dira benetako izarrak.

Aitzitik, Swift-Tuttle kometak utzitako meteoritoak dira. Bere orbitan, kometa hori Eguzkira hurbiltzen da 120 urtean behin, eta Jupiter baino urrunago joaten da. Bidaia horretan meteorito txikiak barreiatzen ditu, eta hori Lurretik ere igartzen da kometa pasatu den tokitik gertu dagoenean. Orduan, meteoritoak erortzen dira Lurrerantz, eta, atmosferarekin talka egitearen ondorioz, ozar-izarra sortzen da. Lurretik ikusita, ozar-izarra Perseus konstelaziotik gertu izaten da, eta horregatik deritze Perseidak argioi.

Eguraldiak lagunduta, ikuskizun polita urterokoa.