PENTSAMENDU KRITIKOA GARATZEN 2: Ospea edo autoritatea duten pertsonen sinesgarritasuna

Askotan gerta dakiguke informazioa pertsona famatu baten edo nolabaiteko autoritatea (politikoa, erlijiosoa, kulturala, zientifikoa,...) duen pertsona baten bidez jasotzea. Baina, kontuz!, ospea edo autoritatea izateak ez du informazioaren egiazkotasuna bermatzen, pertsona hori autoritate zientifikoa bada ere.

PENTSAMENDU KRITIKOA GARATZEN 2: Ospea edo autoritatea duten pertsonen sinesgarritasuna


Eskuartean dugun informazio bat sinesteko oso garrantzitsua da adierazpen horren autoretza zeinena den eta adierazpenaren esparruan aditua den jakitea. Ezinbestekoa da esaten denaren inguruan adituak diren beste batzuen iritzia ezagutzea, komunitate zientifikoaren iritzi ezagutzea, adibidez zientziako albiste batez ari bagara.

Adibidez:

Miguel Bosé abeslari ospetsua: COVID-19aren pandemia hasi zenetik, Bosek protagonismo handia hartu zuen, sare sozialen bidez gaitzaren hedapena geldiarazteko neurriak etengabe zalantzan jartzeagatik, konspirazio-teoriei buruz egindako aipamenengatik eta COVID-19aren hedapena murrizteko neurriak txertoen merkatuarekin eta 5G-arekin erlazionatzeagatik.

Abeslariak egindako baieztapenek ez dute zehaztasun zientifikorik eta gezurtatu egin dira, baina bere jarraitzaile batzuek sinistu eta berak emandako iritzia zabaldu egin dute, baita pandemiaren hedapenaren neurrien kontrako eszeptiko batzuek ere.

Andonegi Beristain, Garazi

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna