Pasillo ekologikoa Erdialdeko Amerikan
2000/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Erdialdeko Amerikako 8 estatuk Mesoamerikako Korridore Biologikoa aurkeztu berri dute. Proiektu honekin Mexiko, Belize, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Costa Rica eta Panama estatuak harrapatzen dituen eremu zabala babestu nahi dute. Bertako baso, ibai, hezegune eta itsasoak zaintzeaz gain, baliabide horiek era jasangarrian ustiatuko direla ziurtatu nahi dute. Biodibertsitatea babesteaz gain, eskualde horietako txirotasunari aurre egiteko mekanismoak martxan jarriko dira. Aldi berean, korridoretik kanpo geratu diren lurraldeetan ere garapen jasangarria bultzatuko dela adierazi dute.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia