Paraxutak hegazkinentzat

Turismo-hegazkinetan denak huts egiten duenean, irtenbidea bakarra izan ohi da: paraxutak. Baina hegazkin-istripuen kasuetan askotan ezinezkoa izaten da paraxuta janzteko denbora hartzea, konturatu orduko lurrean gaudelako. Hori ikusita Estatu Batuetako enpresa batek paraxut berezia egin du, bidaiariei jantzi beharrean turismo- hegazkinari janzten eta jartzen zaiona. Paraxutak fuselajeari lotzen zaizkio eta egileek egiaztatu ahal izan dutenez 300 metrora dagoenean ere balio du.

Paraxuta irekitzen denean turismo-hegazkina egonkortu egiten da eta orduko 25 kilometroko abiaduran lurrera daiteke. Paraxuta irekitzeko palankatxo bat mugitzea besterik ez dago; une horretan, kohete txiki baten bidez paraxuta hegazkin-turismotik aldentzen da, gero poliki-poliki irekitzeko. Ohiko paraxutak bezala irekiko balitz —bat-batean— puskatu egingo litzateke.

7kn argitaratua

Beñar Kortabarria Olabarria

Elhuyar Zientzia Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali