}

Paketatzeko esferoideak hobe

2004/02/19 Elhuyar Zientzia

Esferoideak esferak baino hobeto paketatzen direla ikusi dute ikertzaile batzuek. Horretarako, izeneko gozokiak erabili dituzte.

Esferoideak esferak baino hobeto paketatzen direla ikusi dute ikertzaile batzuek. Paketatzea neurtzeko hartutako esferoideek harridura sortu dute; izan ere, M Ms izeneko gozokiak erabili zituzten.

Ausazko paketatzean M Ms-ek toki erabilgarriaren % 68-71 betetzen dutela ikusi zuten. Esferek, ordea, % 64 betetzen omen dute. Beraz, esferoideak trinkoago paketatzen dira. Esferoideek, esferek bezala, errotatu egiten dute paketatzean posizio egonkorrena hartzeko; baina alboetara ere mugitzen dira, eta, horri esker, esferek baino errazago topatzen omen dituzte posizio egonkorrak.

Fisikariek eta matematikariek urteak daramatzate objektuen paketatzea ikertzen. Izan ere, arlo askotan ekar ditzake hobekuntzak: dentsitate handiko zeramiken diseinuan, merkantzien garraioan eta abar.

Argazkia: A Donev et al

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia