}

Paketatzeko esferoideak hobe

2004/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

(Argazkia: A. Donev et al.).

Esferoideak esferak baino hobeto paketatzen direla ikusi dute ikertzaile batzuek. Paketatzea neurtzeko hartutako esferoideek harridura sortu dute; izan ere, M&Ms izeneko gozokiak erabili zituzten.

Ausazko paketatzean M&Ms-ek toki erabilgarriaren % 68-71 betetzen dutela ikusi zuten. Esferek, ordea, % 64 betetzen omen dute. Beraz, esferoideak trinkoago paketatzen dira. Esferoideek, esferek bezala, errotatu egiten dute paketatzean posizio egonkorrena hartzeko; baina alboetara ere mugitzen dira, eta, horri esker, esferek baino errazago topatzen omen dituzte posizio egonkorrak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia