p53: minbizia kontrolatzen duen genea
2001/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
ADNak kalteak jasaten dituenean, p53 izeneko genea aktibatu eta minbizia eragiten duten tumoreak kontrolatzen ditu. Gene horrek ADNa kaltetuta dagoela adierazten duten seinale bat ezagutzen du; seinale hori agertzen denean, zelularen nukleoan metatutako p53 proteinak kaltetuta dagoen ADNa kopiatzea eragotzi edo, bestela, hiltzera bultzatzen du. Ipar Carolinako Lineberger Comprehensive Cancer Center Unibertsitateko zientzialariek fenomeno horren mekanismoa aurkitu dutela adierazi dute. Beren ustez, proteinaren barruko aminoazido bat kaltetutako ADNa nukleotik zitoplasmara garraiatzeaz arduratzen da eta, hor, ADNa degradatu egiten da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia