}

Oxigeno-maila baxua eta beldarren metamorfosia

2011/08/30 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Beldarrek lauzpabost aldiz berritzen dute beren exoeskeletoa tximeleta bihurtu arte. Baina nola dakite noiz den horretarako garaia edo unea? Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratu berri den ikerketa batek argitu du hori.

Duke Unibertsitateko Fred Nijhout doktoreak gidatzen duen ikerketa horretan, Manduca sexta beldarren arnas aparatua neurtu zuten ikertzaileek, eta ikusi zuten beldarren arnas aparatuak tamaina finkoa duela hazkuntzaren garapen-fase bakoitzean. Beldarren gorputzeko gainerako atalak hazi egiten dira; ez, ordea, arnas aparatua. Ondorioz, denborarekin intsektua asfixiatzen hasten da, eta oxigeno-maila baxu horrekin hazten jarraitzeko modu bakarra da exoeskeletoa berritzea. Prozesua behin eta berriz errepikatu ostean, beldarrak tximeleta-itxura hartzen du metamorfosiaren bidez.

Irudia: Daniel Schwen

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia