Otsoa
2001/01/17 Elhuyar Zientzia
Otsoa kanidoen familiako ugaztuna da. Gehienak Amerikaren iparraldean, Europaren ekialdean eta Asian bizi dira.
Otsoak txakur handiaren itxura du, baina burua zabalagoa du eta isatsa ia beti beherantz eramaten du. Normalean taldean bizi ohi da eta animalia handiak harrapatzen ditu, baina batzuetan bakarka bizi da eta animalia txikiagoak jaten ditu.
100-140 cm-ko luzera izaten du eta 30-75 kilo bitarteko pisua. Otsoaren bizi-iraupena 8-16 urtekoa da, nahiz eta gatibutzan 20 urtera arte iraun dezakeen.
Antzina, Euskal Herri osoan bizi ziren, baina gaur egun ale gutxi batzuk baino ez dira ikusten Araba eta Bizkaiko mendebaldeko mendietan.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia