}

Osagai hutsak baino gehiago

1995/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

15 segundotan amets ukigarri bihurtu da Einsteinek eta Bosek 1920ko hamarkadan postulatu zuten superatomoaren hipotesia.

15 segundotan amets ukigarri bihurtu da Einsteinek eta Bosek 1920ko hamarkadan postulatu zuten superatomoaren hipotesia, Koloradoko JILA Laborategietako ikerlariek ehundaka atomok batera joka dezaketela berretsi egin baitute. Ikerketaren zioa rubidio atomoak izoztuz horiek higiezin bihurtzea zen. Egoera horretan izan ere, atomoek beren arteko lotura-indarrak galdu egingo zituztela eta atomo erraldoi bat bailiran, batera higituko zirela uste zuten. Ustea ez da oraingoan ustela suertatu.

Einstein eta Bosek postulatu zuten lehen aldiz atomo erraldoiaren teoria. Horren arabera, atomoei zero absolutua gainditzen duen tenperatura aplikatuz gero, partikulen arteko lotura “de facto” desagertu egiten da. Egoera horretan zentzu eta norabide berean higitzen dira atomo guztiak eta ezaugarri berberak hartzen dituzte. Bestela esanda, atomo bakar bat bailiran jokatzen dute atomo horiek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia