}

Ornodunei buruzko liburua argitaratu du UEUk

2010/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ornodunei buruzko liburua argitaratu du UEUk
2010/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: -)

UEUk Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna liburua argitaratu du. Egilea Joxerra Aihartza EHUko biologoa da.

"Jokabide ezberdinak erabil daitezke ornodunak ikertzeko orduan", dio Aihartzak. "Badira zenbait testuliburu zuzenean anatomiara jotzen dutenak eta hori oso garrantzitsua da animalien biologia eta eboluzioa ezagutzeko. Beste batzuek animalia-taldeak aztertzen dituzte, haien eboluzioa azaltzen dute, eta, askotan, animalia-zerrenda luzeak bihurtzen dira. Niri bi hurbilketa horiek beti hotz samarrak iruditu zaizkit. Horregatik, horiek guztiak batera sartzen saiatu naiz".

Dibulgazioaren zaleentzat zein naturazaleentzat erabilgarri izan daitekeen liburua da. Hala azaltzen du Aihartzak: "Testuliburu bat bezala hasi zen. Baina kontua da nire ustez biologiak eta naturarekin lotutako gai guztiek irakurle ugari dituztela, eta liburuari berari beste zenbait osagai ematen saiatu nintzen, interesa izan dezakeen jendeak ere erabili ahal izateko".

Ia 500 orrialdeko liburua da, eta 780 irudi ditu. Aihartzak nabarmendu nahi izan du irudiak egiteko laguntza handia izan duela: alde batetik, bertako hiru irudigilerena --Bea Barba, Alba Jimeno eta Tere Uribe-Etxebarria--, eta, bestetik, Karen Carr irudigile ospetsuarena. "Animalien aniztasuna hitzez azaltzea oso zaila da, eta iruditan azaldu behar da".

1
269
2010
11
005
Bibliografia; Zoologia
Albisteak
9

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia