Organo asimetrikoak kaltzioari esker

Organo asimetrikoak kaltzioari esker


Ikerketa batek erakutsi du kaltzioak eragina duela organo asimetrikoen kokapenean. Ikerketa Kaliforniako Salk Institutuan egin dute. Txita-enbrioiekin zenbait esperimentu egin dituzte, eta ikusi dute Hensen-en nodoan kaltzioa dagoela. Nodo hori enbrioiaren egitura antolatzen laguntzen duen gunea da; eta, hori dela eta, kaltzioaren presentzia organo asimetrikoak –bihotza eta gibela, adibidez– dagokien lekuan kokatzearekin lotu dute.

Garapen-biologiaren erronka handienetako bat da azaltzea nola sortzen den ezkerreko eta eskuineko aldeak desberdinak dituen izaki bat zelula-sarda simetriko batetik abiatuz. Eta ikerketa hau misterioa argitzeko aurrerapauso bat da, zalantzarik gabe.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biologia