Oporretan Liliputera joateko moduko autoa
2004/08/02 Elhuyar Zientzia
Hor goikoa TEKNIKERek egindako mikroautoa da. 20x10 mm neurtzen du eta 1,25 gramo besterik ez du pisatzen. Ume baten jostailua badirudi ere, egiazko autoa da. Motorra elektrikoa da, 12 volteko energia-iturri batekin elikatzen da, eta autoaren neurrira egin behar izan dute. Alabaina, bere txikitasunean azkarra da: 1,9 mm kanpo-diametroarekin eta 5 mm-ko luzerarekin, 100.000 bira/minutuko abiadura har lezake. Alajaina!
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia