}

Olioak hidrogenatu, trans azidorik sortu gabe

2009/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Olioak hidrogenatu, trans azidorik sortu gabe
2009/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: E. Carton)

Nature materials aldizkarian, trans azidorik sortu gabe olioak hidrogenatzeko metodo bat argitaratu du Kaliforniako Unibertsitateko Francisco Zaera kimikariak. Haren arabera, gakoa katalizatzailean dago.

Elikagai askotan erabiltzen dira hidrogenatutako olioak, besteak beste margarinak eta antzeko produktuak egiteko eta elikagaien iraupena luzatzeko. Prozesu horretan, ordea, trans azidoak sortzen dira, eta horiek zirkulazio-aparatuko gaitzak izateko arriskua areagotzen dute.

Hidrogenazio-prozesuan trans azidorik ez sortzeko, katalizatzaile gisa erabiltzen den platinoa aintzat hartzea proposatu du Zaerak. Hain zuzen ere, platino-partikulen itxura kontrolatuz gero, katalizatzailea hautakorragoa izatea lor daiteke. Hala, itxura jakin bateko partikulak erabilita, cis motako gantz-azidoak ez dira desagertzen erreakzioan (horiek ez dira kaltegarriak), eta trans motako gutxi sortzen dira. Beste itxura bateko platino-partikulekin, aldiz, askoz ere trans azido gehiago sortzen dira.

1
251
2009
3
002
Dietetika/Elikagaiak; Osasuna; Teknologia
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia