Olatuak sortu ehiza egiteko

Itsas zakur bat izotz-puska baten gainean dago, eta, inguruan, orka-talde bat, itsas zakurra harrapatu nahian. Orkek ezin dute izotz-puskaren gainera igo, ezta izotza puskatu ere. Zer egingo dute? Soluzioa olatuak sortzea da; olatu handiek astindu egingo dute izotza, eta, indar handia hartzen badute, itsas zakurrari uretara eroraraziko diote.

Orken ehiza egiteko modu hori aspalditik ezagutzen zuten, baina orain arte ez dute inoiz bideoan hartu. Eta hori da aste honetako berria: Orca Research Trust taldeko biologo batzuek horrelako eraso baten irudiak lortu dituzte, eta YouTube web orrian jarri dituzte.

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali