}

Olatu erraldoiak Titanen

2004/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Astronomoek esan dute Titanen, Saturnoren sateliterik handienaren itsasoetan, olatuak Lurrekoak baino zazpi aldiz handiagoak izan litezkeela.
ESA

Hori bai, dirudienez, askoz motelago higitzen dira, eta tarte handiagoarekin.

2005ean Europako Espazio Agentziako Huygens zunda iritsiko da hara, eta astronomoek iragarri dute litekeena dela hidrokarburoen ozeano bat edo izotz-landa bat aurkitzea Titango atmosferan sartzen denean. Ozeanoa baldin bada zer espero dezaketen jakiteko egin dituzte ordenagailu bidezko simulazioak.

Irrati-seinale bidez egindako ikerketen arabera, satelitearen % 75 egon liteke hidrokarburo itsaso batez estalia. Islatutako seinaleak masa likido hori oso nahasita ote dagoen jakiteko erabili dituzte, eta datu horiek bat datoz simulazioetan lortutakoekin. Astronomoek espero dute zundak argituko duela zuzenak diren ala ez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia