Oihartzun handieneko hamar teleskopioak
2009/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Inpaktu handiko zientzia-argitalpen gehien eman dituzten hamar teleskopioen zerrenda osatu dute McMaster Unibertsitateko astronomo batzuek. Zerrenda horretan, teleskopio handi eta ospetsuak azaltzeaz gain, bi teleskopio txiki ere azaltzen dira, lehen bi postuetan, gainera: Sloan Digital Sky Survey teleskopioa, Mexiko Berrian dagoena, eta Swift satelitea, gamma izpien leherketak bilatzen dituena.
Hamar teleskopioen zerrenda hauxe da:
1. Sloan Digital Sky Survey (Mexiko Berria)
2. Swift (satelitea)
3. Hubble Space Telescope (satelitea)
4. European Southern Observatory (ESO, Txile)
5. Keck teleskopio bikien bikotea (Hawaii)
6. Canada France Hawaii teleskopioa (Hawaii)
7. Spitzer Space Telescope (satelitea)
8. Chandra X-ray Observatory Center (satelitea)
9. Boomerang (baloi estratosferikoa)
10. High Energy Stereoscopic System (Namibia).
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia