Obulu berriak saguen obulutegietan
2004/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gaur egungo pentsaera erabat alda dezake aurkikuntza horrek. Izan ere, emakumeak eta beste ugaztun batzuk obulu heldugabeen kopuru mugatu batekin jaio eta bizitzan zehar ez dutela gehiago sortzen uste izan dute orain arte zientzialariek. Uste horren arabera, pixkanaka galdu egingo lirateke obulu horiek, eta menopausia heltzerako agortuta egongo lirateke.
Orain ebidentzia berriak aurkitu dituzte, ordea, sagu helduen obulutegietako zelula amak ikertuz. Egindako esperimentuetan ikusi zuten obuluak gordetzen dituzten folikuluen % 30 baino gehiago hiltzen ari zela, eta, hala ere, obulu-kopurua mantendu egiten zela. Ikertzaileen ustez, hori obulu berrien ekoizpenak bakarrik azal dezake. Edozein modutan, oraindik ez dakite giza obulutegietan gauza bera gertatzen den. Horrela dela aurkituz gero, asko alda litezke ugalkortasunari buruzko ideiak.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia