Non dago helio-3 isotopoa?


Helio-3 isotopoa ez da helio-4 bezain egonkorra, eta, beraz, hau hura baino ugariagoa da izarretako fusio-erreakzioetan. Nolanahi ere, Big Bang eztandak sortu zuen helio-3a, astronomoen kalkuluen arabera, behintzat. Arazoa da kalkuluek iragartzen duten baino helio-3 isotopo gutxiago detektatzen dutela astronomoek. Non ote dago, bada, falta den helio-3a? Dagoeneko aurkitu dute erantzun bat: azken eredu matematikoen arabera, izarren barrualdean. Ereduak Estatu Batuetako eta Australiako astronomoek egin dituzte, eta pozik daude emaitzarekin, Big Bangaren teoriarekin ere bat datorrelako.

Argazkia: NASA

Guillermo Roa Zubia

Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali