Noiz aldatzen da ahotsa

Gaztaroan erantzungo duzue gehienok, eta arrazoia izango duzue, baina ez erabatekoa. Izan ere, orain gutxi, 70-80 urteko pertsonekin egin berri den ikerketa baten arabera zahartzaroan ere aldatzen da ahotsa. Aldaketa bitxia izaten da gainera, gizonezkoei findu egiten zaie, umetasunera itzuliko balira bezala; emakumezkoei aldiz, baxuago bihurtzen zaie.

Horrela esanda ikerketak ez dirudi oso interesgarria, baina kontua da ahotsa aztertuta, tonua batez ere, adinekoen osasun-egoera nolakoa den jakiteko datu gehiago izango direla.

7kn argitaratua

Beñar Kortabarria Olabarria,

Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna