Nilometroa edo emariak kalkulatzeko kaptorea
1994/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Nilometroa Nilo ibaiaren uholdeak neurtzeko faraoien garaian asmatutako neurgailua da. Egiptoko Asuanen parean ibaian dagoen Elefantina irlan 90 mailako eskailera jaisten zen Niloraino eta urtero uholdea noraino heltzen zen ikusten zuten. Zenbat eta uholde handiagoa, hainbat eta sedimentu gehiagok aberasten zituen ibai-ertzak eta, ondorioz, uzta hobeak izaten zituzten.
Gaur egun ordea, Nilometroa teknologia aurreratuaz egindako neurgailua da. Frantziako Serosi etxeak egina da “adimendun” kaptore hau. Galga edo erregela elektronikoa da eta bertikalki ipintzen da zubiaren zutabean, kanalaren horman eta abarretan. Zentimetrotan markatutako eskala graduatuan elektronikoki neurtzen ditu euri-uren edo ur beltzen maila, emaria eta uren kalitatea
Baina Nilometroaren eginkizuna neurtze hutsa bakarrik ez da. Horrez gain bere kaptore-sistemak datuak jaso eta eragiketa batzuk burutzen dituen zentral txiki batera bidaltzen ditu. Zentral horretatik telefono-deiak egin edo faxak bidaltzen ditu bere datuen edo detektatutako anomalien berri emanez. Behar izanez gero, balbulak ireki edo itxi, ponpak martxan jarri eta antzeko eragiketak egiten ditu.
aurreratuaz egindako neurgailua da.
Aparatua autonomoa da eta mantenimendurik gabe urteetan milioika datu bidal ditzake. Bere buruaren funtzionamendua ere analizatzen du. Gainera Nilometroak beste abantaila bat ere badu. Izan ere, aurrerapen hauek guztiak izan arren ohizko neurgailuen prezioa baitu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia