Neurona bakar batek portaeran eragin dezake
2008/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Neurona batzuk bakarka kitzikatzea nahikoa da portaeran edo ikaskuntzan aldaketak eragiteko, Howard Hughes Institutuko zientzialariek adierazi dutenez. Orain arte uste zuten milaka neurona behar zirela portaera-erreakzio bat eragiteko. Ondorio horretara iristeko, karraskarien neuronak aztertu dituzte.
Arratoiekin egindako ikerketa batean, neuronak banan-banan kitzikatzeko teknika bat erabili dute ikertzaileek. Helburua zen estimulazioaren ondoren arratoiek portaera jakin bat izatea. Lortutako emaitzak kitzikatutako neuronaren araberakoak izan dira. Izan ere, neurona batzuek % 5ean bakarrik eragiten dute erantzun zuzena, eta beste batzuek % 50ean.
Saguekin egin duten beste ikerketa batean, ez dituzte neuronak banaka kitzikatu, talde txikietan baizik. Ikertzaileek ikusi dute 60 neurona baino gutxiagoko talde txikiak kitzikatuz saguen portaeran eragin daitekeela.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia