}

Neurketa, Heissenbergen mugaraino

2008/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Neurketa, Heissenbergen mugaraino
2008/01/01 | Elhuyar

Australiako Brisbane Unibertsitatean, bi argi-uhinen arteko interferentzia neurtzea lortu dute, teorian ahal den zehaztasun handienarekin. Interferentziak neurtzeko erabili ohi den interferometro bat erabili dute, baina erabiltzeko beste modu bat asmatu dute: fotoiei banaka pasarazi diete interferometrotik. Hala, lortu dute, batetik, ohiko neurketetan doitasunik eza eragiten duten efektuak ezabatzea, eta, bestetik, ezabaezina den Heissenbergen ziurgabetasun-printzipioak ezartzen duen mugaraino iristea. Printzipio horren arabera, aldi berean ezin dira doitasun-maila handiarekin neurtu partikula kuantiko baten posizioa eta momentua.

1
238
2008
1
020
Fisika
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia