}

Neska ala mutila?

1996/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Menurako seme-alabak izatea ez da jadanik ameskeri hutsa. Zientziaren aurrerabideek, ordea, gero eta arazo etiko gehiago ekarriko digute. In vitro ernalkuntzan lortu diren emaitzek etorkizuneko arazoak aurreikusteko balio digute.

Aukerako umeak izatea ez da amets zoroa. Horretarako teknika jadanik erabilgarria da genetikako laborategietan eta Maryland hiriko ikertzaile-talde batek, esaterako, % 85eko eraginkortasuna erdietsi du. Jakina, saio guztiak animaliekin egin dira orain arte edo behintzat, hala esan zaigu guri.

In vitro ernalkuntzako teknikak hobetu ahala, arazo praktikoak gutxiagotzen ari dira, baina eragozpen etikoak gero eta gehiago dira. Sexua aukeratzeaz gain, zenbait gaixotasunen prebentzioa ere lor daiteke teknika berriei esker. Zientzi fikzioak maiz erakutsi digun gizarte homogenoen bidea zabalik al dago jadanik?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia