Nerbio-zuntzak sendatzeko polimeroak
2000/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Polimero batzuek eta azukre naturaleko mota batek, kaltetutako nerbioak sendatzeko balio dezakete. EEBBetako ikertzaile-talde batek polimeroez osatutako biomaterial berria garatu du, kaltetutako nerbio-zuntzak haztea bultzatzen duena eta, ondorioz, bereiztutako atalak elkartzea eragiten duena.
Materiala zuzenean nerbio-zuntzen gainean ezartzen da, eta daraman azukre natural bati esker nerbio-zuntzak hazten hasten dira. Aste batzuetara biomateriala degradatu egiten da, baina nerbio-zuntzek hazten jarraitzen dute denbora luzez.
Biomaterial honen beste ezaugarri nagusia korronte elektrikoaren eroale izatea da; garunetik nerbioan zehar datozen pultsu elektrikoek zuntzak kitzikatu egiten dituzte eta horrek haztea bultzatzen du.
Materiala American Chemical Society erakundearen batzar nagusian aurkeztu zen eta gutxi barru animaliekin probatzeko prest egongo da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia