Nekazaritza Perun, aspalditik

Nekazaritza Perun, aspalditik


Nekazaritza Perun, aspalditik
2007/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Tom D. Dillehay)

Andeen mendebaldeko magaletan, Peruko iparraldean, orain arteko nekazaritza-aztarna zaharrenak aurkitu dituzte. Besteak beste, gizakiak landatutako kakahuete-, kalabaza- eta kotoi-landareen aztarna fosilak topatu dituzte. Orain dela 9.240 eta 5.500 urte bitartean hazi zituzten, karbono erradioaktiboaren bidez egin duten datazioaren arabera.

Espezie horiek ez dira berez eremu horretakoak, hau da, ez ziren modu naturalean hazi han. Horrek adierazten du gizakiak haraino eraman, landatu eta hazi zituela; nekazaritzan aritu zela, alegia.

Gainera, gizakiari lotutako lekuetan aurkitu dituzte, hala nola hainbat etxetako lurrean edo orduko gizakiek tximinian erretako janari-hondarretan. Eta, landare-aztarnekin batera, beste hainbat aztarna ere aurkitu dituzte nekazaritza-jarduerarekin lotuta: aitzurrak, landutako lursailak, ureztatze-kanal txikiak, eta abar.

1
234
2007
9
016
Nekazaritza; Giza zientziak
Berriak labur
9

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ekonomia