Neardenthal gazteak helduago
2004/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ikertzaile batzuek esan dute Neardenthalak hamabost urterekin heltzen zirela heldutasunera. Garai desberdinetako hortzak konparatuta lortu dute ondorio hori. Izan ere, hortzetan gordetzen dira garapenaren aztarnak.
Esmaltearen hazkuntzan agertzen diren etenek adierazten dute garapena azkarragoa ala motelagoa izan zen. Hori aztertuta, ikusi dute Neardenthalak gaur egun baino % 15 azkarrago garatzen zirela.
Garai hartako hilkortasun-tasa handia zen, eta bizidunek erantzun ebolutibo bi har zitzaketen horri aurre egiteko: bat ondorengo asko izatea ernalketa bakoitzean, eta bestea azkarrago heltzea. Bigarren bidea garatu omen zuten Neardenthalek.
Gaur egungo gizakia, aldiz, motelago heltzen da. Ikerketa egin duten zientzialarien ustez, aldaketa horrek gehiago ikasteko aukera ekarri dio gizaki modernoari.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia