}

Nanohodiak, zelulen arteko komunikaziorako

2010/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nanohodiak, zelulen arteko komunikaziorako
2010/11/01 | Elhuyar
Proteinez eratutako nanohodiak erabiltzen dituzte zelulek komunikatzeko. Arg.: Core Materials/Creative Commons/aitortu eta partekatu baimen beraren arabera.

Hainbat motatako zelulen artean komunikazio elektrikoak gertatzen direla ikusi dute Bergen Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Orain arte, bihotzeko eta garuneko zeluletan bakarrik ezagutzen zen komunikazio-mota hori. Aktina proteinaz eratutako kable edo nanohodiak eta gap loturak (zelula-mintzen arteko lotura-puntuak) erabiltzen dituzte zelulek, elkarrekin komunikatzeko.

Ikerketan parte hartu duen ikertzaile batek adierazi duenez, distantzia batera dauden zelulak ere komunika daitezke bide hori erabiliz. Esperimentuetan ikusi ahal izan dute, adibidez, zenbait zelularen zabalerak elkartuta baino luzeagoak izan daitezkeela nanohodiak. Eta, komunikatzeko estrategia hori erabiltzen duten zelulen artean, ikusi dute GIB-1 birusa immunitate-sistemaren zelulen arteko nanohodietatik ibil daitekeela, bai eta prioiak ere, neuronak lotzen dituzten hodietatik.

1
269
2010
11
008
Anatomia/Fisiologia
Albisteak
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia