Nahaste-borrastea V
1992/12/01 Angulo, Patxi Iturria: Elhuyar aldizkaria
Berriro gatoz zuregana, irakurle hori, galdera zen-baitekin. Gogoratu zure galdera, joko eta abarren zain gauzkazula ere. Anima zaitez!
- Beheko 9 triangeluekin goikoa osatu behar da, elkartzen diren aldee-tako irudiek xakeko pieza bat osa dezaten.
- Pentsa ezazu 500 metroko AB burdin bat lurrean muturretan finkaturik dagoela.
Udako beroaren eraginez burdina bi metro luzatzen da, konkor bat sortuz. Burdina simetrikoki uztaitzen dela kontsideratuz, zenbateko altuera izango du, gutxi gorabehera, konkorrak?: 10 cm-koa, metro batekoa, ... Intuizioz erantzun eta gero saiatu kalkulatzen. - Banatu ondoko laukia bi zati berdinetan, bietan bi koloreetako bina fitxa utziz, baina kolore berdineko fitxek elkar ukitu gabe (ez aldeetan eta ez erpinetan).
- Oinarriko dato batetik abiatuz 6 daraman goiko datora heldu behar da. Horretarako, datoak adierazten duen puntu-kopurua adina urrats mugitu behar da, horizontal ala bertikalean (gora ala behera) aldi bakoitzean (ez biak batera). Adibidez, 4 duen oinarriko datotik hasiz ezkerrera 5,3,1,2; eskuinera 3,5,3,2 edo gora 3,5,4,6raino mugi deza-kegu.
- 3 metro luzeko karratu baten erpinak elkartu nahi dira biderik laburrena erabiliz. Zein da bidea? (ez da erraza).
- 5 motako 100 hegazti erosteko 100 drakma dauzkazu. Hegatxabal batek 2 drakma balio ditu, hontza batek drakma bat, bi papagaitxok drakma bat, hiru Araba zozok drakma bat eta lau txolarrek drakma bat. Erosketan bost motako hegaztiak sartzen dira. Zenbat erosketa ezberdin egin daiteke?.
- 40 haurrek hareazko gaztelua defendatzen zuten irudian ikusten den bezala, hau da, alde bakoitza 11 haurrek defendatzen zuten. Lehenengo lau era-soaldietan launa haur galdu zuten defendatzaileek eta bina haur bostgarren eta azkenekoan. Hala ere, erasoaldi bakoitzaren ondoren gazteluaren alde bakoitza beti 11 haurrek defendatzen zuten. Ba al dakizu nola?.
- Nola osatuko zenituzke sei karratu 12 pospolurekin, karratuen aldea pospolu oso batez osatuta badago?.
- Beheko eragiketetan (biderkaketa eta batuketa) puntu bakoitza digitu bat da. Lor al dezakezu soluzio bakarra?.
- Ondoko bi dama-partidetan zurien txanda da eta irabazi egiten dute.
- Zifra erromatarrak erabiliz bi eragiketak ondo daude.
Orain, letra bakoitza zifra arabiar batez ordezkatuz emaitzak mantentzen saiatu beharko duzu. - Bi zifrako zenbaki baten zifren batura zenbakiaren erro kubikoaren karratua da. Zein da zenbakia?.
- Irudiko kutxa gorriak (gorri ikusten ez baduzu irudimen falta duzu) lau kutxa gorri edo zuri dauz-ka. 5 kutxetatik gorri batek zuri bakar bat dauka (gorri gehiago eduki badezake ere). Horrez gain, kutxa zuri batek gorri bakar bat dauka (beste zuri batzuk eduki ditzakeen arren) eta aldi berean gorri bakar baten barnean dago. Handitik txikira zein koloretakoak dira kutxak?.
- Basamortua aurrean daukazu. Lau eguneko ibilaldian egindako distantziara jarri behar duzu banderatxoa. Ez duzu ekipo berezirik eta zure indarrez bakarrik balia zaitezke. Nahi izanez gero, lagunen bat eraman dezakezu. Banderatxoa era-mateko ez dago arazorik. Hala ere, badago muga bat: urarena. Pertsona bakoitzak 5 egunetarako ura eraman dezake. Hori dela eta, bakarrik joanez gero ur-kantitate horrekin bi egun t’erdiz barnera zintezke basamortuan eta gero bueltatu. Baldintza hauetan nola burutuko zenuke proiektua 20 egunerako ura xahutu gabe eta gehienez 3 lagun eramanez?.
- Ezkel geratzeko arriskua ez dugu gure gain hartuko. Begiratu kuboari eta kalkulatu lerro meheek gainazala banatutako zatien kopurua. Kontuz! Lerro jarraiak ikusten diren aldeetan daude, eta lerro etenak, ikusten ez direnetan. Kontu handia izan! Kuboaren ertzek ez dute barrutirik mugatzen. Eta are kontu handiagoa! Okulistaren kontua itzela izan daiteke.
- Osa ezazu irudia bost eraztun barrari eta gainerakoak elkarri loturik gera daitezen.
- Hirikitan irlan ez dago zubirik. Ezta tunelik ere. Bidegurutzeak hirietan bakarrik daude. Bide bakoitzak bi hiri lotzen ditu, baina ez da beste hiri batetik pasatzen eta ez du beste biderik gurutzatzen. Irlako bost hiriak sei bidek lotzen dituzte: Hiribarre-tik Hirizuri-ra, Hiribarre-tik Hirits-era, Hirizuri-tik Hirits-era, Hirizuri-tik Hiriño-ra, Hirits-etik Hirintzi-ra eta Hirits-etik Hiriño-ra. Hiribarre eta Hiriño bilduko lituzkeen bidea legez kanpokoa litzateke. Hiri guztiak kostaldean daude, hiriburua ezik. Berau barnealdean dago. Zein izen du Hirikitan-go hiriburuak?.
- Baldin bost eta lau hurrenez hurren, 9-21-11-2 eta 0-4-36 segiden baliokideak badira, zein segidaren baliokidea da bat?.
- Adreilu bakoitzean zenbaki bat idatzi, bere azpian dauden bi adreiluetako zenbakien batura izan dadin.
- Nim jokoaren bariante bat dugu hau: jokalariek, txandaka, pospolu bat kentzen dute, triangelu bat edo gehiago deseginez. Beraz, jokaldi batean 3, 6, 9 edo 12 pospoluz osatutako triangeluak desegin daitezke. Irabazlea azken triangelua desegingo duena izango da. (Irabazteko estrategia ez da ezagutzen).
- Hiru karta ahoz behera daude, horietako bat markaturik dagoelarik. Orain lehenengo aukera duzu marka duena asmatzeko. Zuk aukeratu ez dituzun horietako bat erakusten dizut markarik gabe (adibidez, erdikoa aukeratu baduzu muturretako bat). Galdera hauxe da: bigarren aukera honetan zer egin behar duzu: lehen aukeratu duzun kartarekin segitu ala kartaz aldatu? (gogoratu jada karta bat ikusi duzula). (Montse Hermo).
Horra hor, beraz, bostgarren nahaste-borrastea. Zure gustukoa izatea espero dugu. Ez ahaztu hasieran geniona. Atal hau izan dadila irakurleen elkargune. Hurrengora arte!
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia