Museoko hezurrak hilobira
2004/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Londresko Museoko arduradunak biltegietan dituzten 17.000 eskeleto berriro lurperatzea hausnartzen ari dira. Museoak Erromatar Garaiko, Erdi Aroko eta Erdi Aro osteko munduko eskeleto-bilduma garrantzitsuenetako bat du, eta egun biltegietan daukate, kutxetan gordeta.
Eskeletoak lurperatzeko arrazoi etikoak daudela dio museoko zuzendariak, eta, ondorioz, hezurrak aztertu eta dokumentu ondoren ehortzi egin nahi dituzte. Ikertzaile batzuk ez daude ados proposamenarekin, haien esanean hezurrak baliagarriak izan litezkeelako ikerketa historiko, soziologiko eta medikoetarako etorkizunean ere.
Eskeleto horietako askok lehenengoz lurperatu ziren garaian ehorzketa kristauak izan zituztenez, egun erabiltzen ez den elizaren batean lurperatu nahi dituzte. Gainerako eskeletoak non lurperatu ere aztertu beharko dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia