}

Mortsek negar egiten dute

2002/02/07 Elhuyar Zientzia

Mortsa Artikoko lur hotzetan bizi den ugaztuna da. Hartz zuriaren etsai bakanetakoa da eta sarritan borrokatzen dute elkarren aurka; mortsak itsasora eramaten du hartza, bertan itota hil dadin.

Hala ere, mortsen etsai nagusia gizakia da. Urte askotan mugarik gabe ehizatu izan direnez, izugarri urritu dira. Espeziea desagertzea eragozteko, eskimalek bakarrik dute haiek ehizatzeko baimena. Hain zuzen, eskimalek animalia horietatik den-dena aprobetxatzen dute: haragia jateko, azala dendak eta ontziak egiteko, tendoiak soka bezala erabiltzeko... Hesteei, berriz, kristalaren erabilera ematen diete; hedatu eta lehortu ondoren, gardenak gelditzen dira eta argitasuna pasatzen uzten dute.

Bestalde, bada aipatzea merezi duen bitxikeria bat: itsas txakurrarekin eta itsas igarabarekin batera, malkoak isurtzen dituen ugaztun gutxienetakoa da mortsa. Hau da, gizakiak bezala egiten du negar. Ziurrenik, behin baino gehiagotan ez zaie arrazoirik faltako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia