}

Molekula bat, pazienteek kimioerradioterapia-tratamenduari nola erantzungo dioten jakiteko

2010/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Molekula bat, pazienteek kimioerradioterapia-tratamenduari nola erantzungo dioten jakiteko
2010/11/01 | Elhuyar
Zenbait mikroRNA molekulen kantitate bat edo beste duten pazienteek oso erantzun desberdina dute botika jakin baten aurrean. Arg.: NHGRI.

451 mikroRNA molekula kantitate handietan dutenean, hobeki erantzuten diote urdaileko minbiziak jotako pazienteek kimioerradioterapia-tratamenduari. Halaber, luzeago irauten dute bizirik. Ondorio horretara iritsi dira Iruñeko Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroan (CIMA). "Tratamenduarekiko erantzunaren biomarkatzaile bihur liteke molekula hori", azaldu du CIMAko Farmakogenomika Laborategiko ikertzaile nagusiak, Jesús García-Foncillas doktoreak.

Jakina da zenbait mikroRNA molekulen kantitate bat edo beste duten pazienteek oso erantzun desberdina ematen dutela botika jakin baten aurrean. Farmakogenetikak egiten ditu horrelako ikerketak, eta dagoeneko ari dira aztertzen, adibidez, zer eragin duten K-RAS genearen mutazioek koloneko minbizian, edo EGFR genearen mutazioek biriketako minbizian. "Ikerketa horiei esker, paziente bakoitzaren neurrira egindako tratamenduak bideratu daitezke", azaldu du García-Foncillasek.

1
269
2010
11
007
Genetika; Anatomia/Fisiologia
Albisteak
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia