Miraria ala ispilatzea?

Argazkia Finlandiako Turku Unibertsitateko Pekka Parviainen matematikako irakasleak atera du. Horrelako mirariak ez dira hain ezohikoak ur-geruza bare badago, zerua argia eta egoera atmosferikoa egonkorra bada. Argazkia goian ispilatzearen adibidea da. Horietan, urrutiko gauza baten irudia goian islatzen da eta erraza da udaberri-hasieran gertatzea, ura artean hotza dagoenean baina airea epeltzen hasi denean.

Ur hotzaren gainean aire beroa egoteak alderanzketa atmosferikoa eragiten du. Horrela, normalean zuzen joaten diren argi-izpiek norabidea aldatzen dute eta gauzak, egon behar zuketen tokian egon beharrean, hegan edo ur gainean azaltzen dira edota itxura aldatzen zaie.

Horixe da argazkian gertatzen dena; itsasontzia normal azaltzen bada ere, atzeko uhartea oso itxuraldatua ikusten da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Fisika