Minitel-aren emulazioa
1987/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Hona hemen aukera ederra mikroordenadoreen jabeentzat. Datu-baseak ugaltzen ari diren honetan, interesgarria izan daiteke mikroordenadorea datu-base hauek kontsultatzeko erabiltzen den terminal bezala erabiltzea; hau da, MINITEL-a emulatzea. Hau egitea ez da batere zaila eta ezta garestia ere. Mikroordenadoreari modem bat konektatzea aski da.

MINITEL terminal bat edukiz gero, datu-basetako edozein informazio eskura daiteke, eta ez hori bakarrik: baita mikroordenadorean normalean erabiltzen ditugun testu-lanketa edota beste edozein programatan landu ere. Kontsulta hauek egiteko nahikoa da telefono-dei bat egitea. Datu-basetik jasotzen dugun informazioa disko batean ere gorde daiteke.
UZEI elkarteak esate baterako, sortua du jadanik EUSKALTERM datu-basea, non landu dituzten hiztegietako hitz eta informazio guztia kontsulta bait daiteke. Ikusten duzuenez, euskal terminologiari buruz izan ditzakegun zalantzak argitzeko bide ezinhobea eskaini digute.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia