}

Minerala eta elektrizitatea, hozteko

2006/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Minerala eta elektrizitatea, hozteko
2006/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Cambridgeko Unibertsitateko ikertzaileek frogatu dute mineral batek efektu elektrokaloriko handia duela. Ondorioz, hainbat aplikazio interesgarri izan ditzake mineral horrek.

Zehazki, ondo ezagutzen den PZT materialaren aldaera bat da. PZTa solido kristalino gogor bat da, eta piezoelektrikoa da, hau da, presionatzen bada, eremu elektriko bat sortzen du bere baitan. Horrek baliagarri egiten du soinua elektrizitate bihurtzeko eta alderantziz, eta horrexegatik erabiltzen da zenbait mikrofonotan eta ultrasoinuetan oinarritutako teknologietan.

Orain, berriz, perovskita PZT materiala probatu dute, eta elektrokalorikoa dela ikusi dute. Horrek esan nahi du hoztu egiten dela eremu elektriko bat ezarriz gero. PZTk ere badu ezaugarri hori, baina besteak baino askoz ere apalagoa. Hain zuzen ere, 25 volt ezarrita, 12 ºC hozten da; orain arte ezagutzen zen material elektrokaloriko onena, aldiz, 2,5 ºC besterik ez da hozten, 750 volt ezarrita.

Ezaugarri horri esker, egokia izan daiteke txipetan eta zirkuitu elektrikoetan aplikatzeko, baina horretarako hobetu egin behar dute. Izan ere, 220 ºC-an du efektu hori, eta giro-tenperaturan lortzea da orain ikertzaileen helburua.

Berriak labur
7
1
219
2006
4
015
Fisika; Materialak; Teknologia