}

Minbiziaren eboluzioa itxaropentsua

2004/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Minbiziak Europan izan duen bilakaera aztertu du Ingalaterrako Cancer Research erakundeak. Ikertzaileen arabera, minbizia duten gaixoen kopurua ugaritu egin da, baina gaixotasunak eragindako heriotzena, aldiz, murriztu, bi belaunaldiko epean.

Bular-minbiziak, emakumezkoetan, eta barrabilekoak, gizonezkoetan, izan dute eragin handiena emaitza horietan, garaiz detektatzen direlako eta sendabide hobeak garatu dituztelako horiek tratatzeko. Urdaileko minbiziaren bilakaerari ere garrantzi handia eman diote ikertzaileek.

Alde batetik antibiotikoek eta bestetik elikagaien kontserbatzeko sistema modernoek Helicobacter pylori bakterioaren aurkako defentsa ona osatzen dute, minbizi-mota hori eragiten duen bakterioaren aurkakoa, hain zuzen ere.

Heriotzak urritu badira ere, oro har, minbizi-kasuak ugaritu egin dira. Txostenaren arabera, datu horrek populazioaren gorakadarekin zerikusia du; zenbat eta biztanle gehiago, orduan eta minbizi-kasu gehiago. Logikoa da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia