Mikroskopio anfibioa

Mikroskopio anfibioa


AFMek, hau da, indar atomikoa erabiltzen duten mikroskopioek, airean edo hutsean lan egiten dute, baina batzuetan mikroskopioa likidoan sartu behar izaten da, adibidez, airean hiltzen diren lagin biologikoak aztertzeko. Orain arte, laginean likido-tanta bat jarrita konpondu izan dute arazoa, baina emaitzak ez ziren oso onak. Txinako Hangzhou-ko Unibertsitatean, ordea, likidotan sar daitekeen AFM bat garatu dute, baita likido korrosibotan ere. Irudi zehatzak emateaz gain, oso azkar egiten du lan.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Fisika