Mikroorganismo-bolak

Alemaniako Ipar Itsasoko itsasertzeko lokatzean, hiru mikroorganismo-mota desberdin bolak osatuz biltzen direla ikusi dute Oldenburg-eko Unibertsitateko ikertzaileek. Bola-itxurako egitura hori oso konplexua da; hain zuen, mikroorganismoek osatzen dituzten egituren artean konplexuenetakoa da, zientzialarien ustez.

Bolak osatzeko, zianobakterioak, algak eta diatomeoak biltzen dira. Ez dira denak batera elkartzen; aitzitik, ordena eta kokapen zehatzetan biltzen dira. Behin bola osatuta, harreman sinbiotikoa dute. Zianobakterio batzuek aireko nitrogenoa hartzen dute; diatomeoek, berriz, Eguzkiaren energia bailatzen dute elikagaiak ekoizteko, eta bien artean bakterioak elikatzen dituzte; bakterioek, ordainetan, egitura sortzen eta mantentzen laguntzen dute.

Argazkia: K. Palinska

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali