Mikrobakterioak patentatuta
2003/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Tulsa-ko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek mikrobakterioak egiteko teknika bat patentatu du. Teknika honetan, aluminio oxidozko sare hexagonal ñimiñoak erabiltzen dituzte euskarri gisa; abaraska antzeko horren hutsuneetan plastikoa sartzen dute eta bi ertzak elektrodoekin estaltzen dituzte.
Mikrobakteria horrek ez du korronte handirik sortzen, baina espero dute etorkizuneko gailu mikroskopikoentzat nahikoa izango dela.
Dena dela, kable bidezko konexiorik ez du oraindik bateria horrek, beraz, oraindik ez da erabilgarria.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia