Mikak ezagutu du bere burua

Ispiluan ikusita bere burua ezagutzen duen hegazti bat aurkitu dute zoologoek. Mika batekin egin dute esperimentua Goethe Unibertsitateko aditu batzuek, Frankfurten. Koloretako papertxo bat itsatsi diote lumetan, eta ispilu baten aurrean jarri dute. Mika, bere burua ikusita, papertxoaz jabetu da, eta kendu egin du. Ekintza sinple horrek esan nahi du hegaztia gai dela bere burua identifikatzeko. Orain arte uste zuten ugaztun batzuek bakarrik dutela gaitasun hori, baina esperimentu honek frogatu du ez dela hala.

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia