}

Mihi zatibituaren abantailak

1994/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Mihi zatibitua detektore kimiko indartsua da eta harrapakinek zein espeziekideek utzitako feromonen arrastoak jasotzen ditu.

Aristotelek zioenez, mihi zatibituko sugeek dastamena bi aldiz hobea dute, baina, egia esan, ez zekiten mihiak forma hori zertarako zuen. Duela gutxi ordea, Estatu Batuetako Connecticut-eko Unibertsitatean diharduen Kurt Schwenk zientzilariak misterioa argitu du. Mihi-mota hori detektore kimiko indartsua da eta harrapakinek zein espeziekideek utzitako feromonen arrastoak jasotzen ditu.

Usain-molekulak mihira itsasten dira eta bi bidetatik ahosabaian zehar sudurreko bi usaimen-organoraino (organo bomeronasal deitzen zaie) heltzen dira. Horrela sugeak aldi berean bi punturen arteko gradiente kimikoa detektatzen du eta harrapakina kolpe hutsik egin gabe beregana dezake. Erliebezko usaimena duela esan daiteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia