}

Metala ultragogor bihurtzeko bidea

2005/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Metala ultragogor bihurtzeko bidea
2005/12/01 | Elhuyar

Metalak trinkotzeko metodo bat garatu dute elkarlanean Estatu Batuetako eta Suitzako ikertzaile batzuek. Energia handiko laser batek eragindako presio-uhinak metalaren aurka igorrita lortu dute metala % 20 konprimitzea, gutxi gorabehera. Eskala mikroskopikoan, metalak ez dira jarraituak eta zurrunak, baizik eta kristal ñimiñoz osatutako mosaikoak. Presio-uhinek kristaltxoetan pitzadurak sortzen dituzte, eta materiala trinkotu egiten da. Ondorioa metal ultragogorra da. Oraingoz, teknika hori metal-kantitate oso txikietan aplikatu ahal izan dute.

Berriak labur
7
1
215
2005
12
017
Materialak