}

Melatonina, luze bizitzeko

1994/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arratoia normalean hogeita hiru hilabete inguru bizi ohi da, baina ikerlari batzuek arratoiei melatonina edanarazita bost hilabete gehiago bizi direla ikusi dute.

Arratoia normalean hogeita hiru hilabete inguru bizi ohi da, baina ikerlari batzuek arratoiei melatonina edanarazita bost hilabete gehiago bizi direla ikusi dute. Gainera arratoiek gazte-itxura zuten.

Melatonina epifisiak sortzen duenez, hurrengo uratsa ondokoa izan da: beste arratoi batzuei hiru eta lau hilabeteko arratoien epifisiak timora transplantatzea. Eta emaitza berdinak lortu dira.

Badirudi, beraz, epifisi edo guruin pinealak (horrela ere deitzen zaio) zahartzean baduela zerikusirik. Gizakiengan ere hemendik denboraldi batera saiakuntzak egiten hasiko direla esan daiteke. Emakumeengan oztopo bat izango du, melatoninak obulazioa blokeatzen duelako. Minbiziaren kontrako inmunitatean ordea, mesedegarri izango da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia